Basotik Itsasora Dokumentala

Egun, aski ezaguna da errefuxiatuek bizi duten egoera lazgarria; bizitzeko lekurik ez eta ihes egin beharra, inolako igarobide segururik gabe. Baliabiderik gabe

Iraganean egon den eta orainaldian mundu mailan dagoen errefuxiatuen arrazoei aurre egiteko, bide berritzaileak barne hartzen dituen proiektu soziala da Larart

Hori horrela, gizarte eraldaketarako tresnan bilakatzen dira kultura eta artea. Ikuspegi guztiz berritzailea ardatz gaiaren lanketak erabat kutsu artistiko-kulturala du

EITB KULTURA TRANSIT

IKUS-ENTZUNEZKOA

Basotik Itsasora dokumentalak Gursetik Mediterraneora darama ikuslea, errefuxiatuek bizi izan zuten eta egun bizi duten egoera ezagutzera

Ikus- entzunezko bat izateaz haratago, bide bat da memoria eta errealitateak bat egiten dutena

Elkartasuna eta sorkuntza artistikoa. Metafora eta hausnarketa. Begirada bat da, argigarria, poetikoa eta beharrezkoa

DANTZA IKUSKIZUNA

Basoa. Estalkia. Gordelekua. Magiaz betetako lekua edota beldurgarria. Historiako momentu tragiko jakin bat ezkutatu eta ahaztea nahi zuen basoa. Errefuxiatuen kanpalekua, kontzentrazio esparrua…

Gurs; milaka pertsona metatu eta hil ziren barrendegia. Historikoki eta geografikoki hurbil dugun kokalekua.
Gurs hausnarketa eragiten duen abiapuntua. Guden eta probreziaren ondorioz beren lurraldea uztera behartuak dauden milaka pertsona errefuxiaturen erakusleiho. Gurs. Iraganaren eta orainaldiaren zubia

GIGANTOGRAFIAK

ARGAZKI ERAKUSKETA

Iragana eta orainaldia batu nahi dira irudien bidez, Gurs eta Mediterraneoa

Formatu handian, herrietako panel eta paretetan itsatsi nahi dira, herritarrak ezarpen horietako aktibo bilakatuta. Irudiak itsasten diren bitartean hizketaldiak hasten dira eta proiektua testuinguruan jartzea ahalbidetzen du

BABESLEAK

LAGUNTZAILEAK

EKOIZLEAK